Kaixo denoi !
Kurtso hasierara bueltatuz, aipatu behar dut irailaren 15ean hasi ginela IKT-ko saioekin eta hasieratik oso ikasgai interesgarria izan zitekeela iruditu zitzaidan.
Lehenengo klasean, ikasgaiari buruzko azalpen eta sarrera bat egin ziguten, eta horrez gain Word-a modu egokiagoan erabiltzen eta probetxu gehiago ateratzen erakutsi ziguten, hala nola, pie de pagina, aurkibide automatikoak egiten...
Maialen Arrietaren Blog-a
IKT irakasgaiko nire portfolioa
Bilatu blogean
2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena
2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna
ARGAZKI TAILERRA
Apa!
Jarduera amaitu ostean
ondorio batzuk atera ditugu. Lehenik eta behin, aipatu behar dugu
hasierako ideia ez dugula guztiz bete, izan ere, lana 5. eta 6. mailako haurrei
bideratuta zegoen baina ez genuen haiekin egiteko aukerarik eduki. Bestalde,
lanaren planteamendua ez zen oso egokia izan, ez baikenuen haurrak motibatzea
lortu. Berriro egin beharko bagenu, hainbat gauza aldatuko genituzke. Adibidez,
modu erakargarriago batean planteatzen saiatuko ginateke ariketa. Horretaz
gain, ez genuen lortu argazkirik ateratzea lanaren froga moduan. Hala ere,
jarduera polita zen eta beste irakasleei asko gustatu zitzaienez, beste geletan
ere proposatu zuten. Beraz, esan genezake lan honetatik asko ikasi dugula eta
azken emaitza nahiko ona izan dela.
Proposatutako
dekalogoari erreparatuz honako hau esan genezake:
1. Umea protagonista
eta egile sentitu behar da. Puntu hau betetzea lortu dugu, izan ere, haien
esku utzi dugu objektu baten aukeraketa egitea. Gainera, kartulinan
jartzerakoan objetuaren azalpena beraiek eman zuten.
2.Umeekin batera
tailerren gaiak adostea: hau ez dugu lortu, guk esan genielako zer egin behar zuten,
baina ez genizkien objektu konkretu baten argazkiak eskatu, baizik eta haien
gustukoa zen objektu, paisai edo gauza batenak.
3.Umeek teknologia
erabiltzea. Puntu
hau lortu dugu, azken finean hori baitzen tailerraren helburua: haurrek
teknologiak erabiliz zerbait propioa sortzea. Lehen aipaturiko arazoak direla
eta ordenagailurik ez dugu erabili baina argazki kamara berriz bai.
4.Esperientzia ez
laburbiltzea “pantaila-ume interakziora”. Puntu hau bete dugu,
haurrek ez dutelako haien lana teknologiara mugatu beste hainbat gauza egin
behar izan dituzte.
5.Lankidetza, sormena,
kritikotasuna eta ez errepikakorrak diren jarduerak ahalbidetzea. Haurren adinaren
ondorioz, ezin izan dugu puntu hau burutu.
6.Teknologiak gizartean
ematen diren gertakizunekin dialogatzeko, posizionatzeko edo transformatzeko
aukera emango du.
Puntu hau ez dugu guztiz bete baina nahiz eta gizartearekin zerikusirik duen
ezer ez den lantzen, haurrek haien lanak aurkezteko aukera izan zuten.
7.Komunitatera
orientatzea:
puntu hau lortu dugu ,izan ere, gizartearekin lotura zuzena du jarduera honek.
8.Kulturartekotasunerako
elementuak txertatzeko aukera: puntu hau ez dugu lortu betetzea, ez
zegoelako kultura desberdineko haurrik.
9.Aldarrikapenerako eta
erresistentziarako ariketak sustatzea: puntu hau ezin izan genuen mantendu, haurrak
gazteegiak zirelako eta beraien adinera moldatu behar izan genuelako jarduera.
10.Lengoai edo
generoaren araberako bazterketarik ez ematea. Lengoai edo generoaren
araberako bazterketarik ez dugu egin, denok izan baitute tratu bera tailer
honetan.
Tailerra
diseinatzerakoan puntu gehienak edo denak hartu genituen kontuan baina aurretik
aipaturiko aldaketen ondorioz ezin izan ditugu denak bete. Hala ere,
esperientzia honetatik aprobetxatuko dugu gure akatsetatik ikasteko.
ARGAZKI TAILERRA
Kaixo berriro,
Gaurkoan Arianek egin
zuen praktika nola izan zen azalduko dugu. Irakasleari tailer hau egiteko
proposamena egin zionean oso ondo hartu zuen eta ez zion inongo oztoporik
jarri. Beraz, berari eman zion ikasleei jarduera esplikatzeko lana, irakasle
papera hartuz. Hurrengo egunean klasera joan eta ikasleei egin behar zutena
esplikatu zien. Haurrei asko gustatu zitzaien ideia eta segituan hasi ziren zer
ekarriko zuten pentsatzen eta hiru egunen ondoren denak argazkiekin azaldu
ziren klasera. Hurrengo pausoa, argazkian azaltzen ziren gauzei buruz idaztea
izan zen. Idatzi ondoren, Arianerengana joaten ziren erakustera eta orduan
ohartu zen haurrak zer idatzi ez zekitela zebiltzala. Orduan gehiago idazteko
esan zien eta motibazio falta zutela nabaritu zuen, handik aurrera gogo askorik
gabe amaitu zuten jarduera.
ARGAZKI TAILERRA
Kaixo denoi,
Aurreko sarreran
azaldu genuen bezala, gure praktikaldian burutzeko lana honako hau zen: haur
bakoitzak bere bizitzako gauza garrantzitsuren baten argazkia atera behar zuen,
gero, taldeka jarri eta denen artean istorio bat asmatzeko. Horretarako,
ordenagailua erabili beharra zuten musika eta muntaia egiteko. Irudiak
erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu haurraren gogoak,
nahiak...adierazteko modu interesgarria delako. Praktikaldiarekin hasi ginenean
ordea, beste errealitate batekin egin genuen topo eta gure jardueran aldaketa
batzuk egin behar izan genituen. Mirarik, eskola txikian egin zituen praktikak
eta bertan gela desberdinetan egiten zituzten lanak oso lotuta zeuden. Beraz,
bere gelakoekin lan hau egiten bazuen, beste gelakoekin egiten ari ziren lanean
atzeratuko ziren. Beste aukera bat ziklo guztietakoekin egitea zen baina
ezinezkoa zen 1. mailakoekin eta 6. mailakoekin lan berdina egitea informatika
tartean sartuta, ez baitute ezagutza berdina.
Maialen Arrietari,
klasera iritsi orduko garbi utzi zioten oso gela mugitua eta zaila zela. Horren
ondorioz, irakaslea oso agobiatuta zegoen eta klase normalak emateko nahikoa
arazo izaten zituen, beraz, horrelako tailer bat aurrera eramateko arazoak
ikusi zituen eta hobe izango zela bertan ez egitea pentsatu genuen.
Liberen kasuan,
1.mailan egin zituen praktikak eta egoera ikusirik zaila ikusten zuen horren
txikiak izanik argazkiak ateratzen hastea eta gainera gogoeta bat egitea.
Maialen Ansuategiren
kasuan, arazo ekonomiko larriak zituzten haur batzuk. Beraz, ez zitzaion ondo
iruditu ariketa proposatzea, denek ezin baitzuten parte hartu.
Ariane izan zen
tailer hau aurrera eramatea lortu zuena, baina bere mailara egokituta. Hau da,
2.mailakoak zirela kontutan hartuz ordenagailuaren erabilera kendu behar izan
zuen.
TALDEKO FOTO ELKARRIZKETA
Kaixo denoi !
Foto elkarrizketa indibiduala egin ostean taldekideak elkartu gara eta taldean beste bat egitea erabaki dugu.Egia esan teknologia alde batera utzi dugunean, bat egin dugu puntu askotan. Bakoitzaren gustuko ekintzak sakonki aztertu ostean honako hauek aukeratu ditugu:
1.BIDAIATZEA: Askatasun sentsazioa ematen digun zerbait da, eguneroko bizitzatik denboraldi batez alde egiteko aukera ematen diguna. Bidaia mota ugari daudela badakigu eta taldean hitz egin ostean, diru eta ondasun gutxi eramaten diren horiek iruditzen zaizkigu interesgarrienak, izan ere, gauza materialak alde batera utzita gure buruarekin hausnartu eta besteekiko erlazioak sendotu daitezke.
2. LAGUNEKIN EGOTEA: Nahiz eta gaur egun hauekin pasatzen dugun denbora gehiena mobilarekin egotera mugatu, oraindik ere lagunak gure bizitzako gauza garrantzitsuenetarikoak direlarekin ados gaude. Hauekin igarotzen ditugu momenturik onenak, izan ere, haiek dira barrezka igarotako arratsalde eta gauen erantzule. Teknologiaren garai honetan bat gatoz hauek alde batera utzi eta lagunekin egotea aberasgarriagoa dela, mobilek ez ordenagailuek ez baitigute arazoak konpontzen lagunduko eta ez dira hor egongo laguntza behar dugunean. Gainera zeinekin egingo ditugu aurretik aipatutako bidai zoragarri horiek lagunekin ez badira?
3. MUSIKA ETA DANTZA: musika deskonektatzeko, aske sentitzeko, ondo pasatzeko...erabiltzen dugu guk. Musika mota desberdin asko daude eta bakoitzak gustu desberdinak ditu, baino honek guregan sortzen dituen sentsazio eta emozioak antzekoak direla ohartu gara. Musika entzuteak gure arazoez ahazteko balio digu eta ongi sentiarazten digu. Gainera, musikarekin loturik dagoen aktibitate bat dantza da; honi buruz ideia eta iritzi desberdinak ditugu, izan ere ez dugu denek dantza egitea hain gustuko, baina tentsioak askatzeko modu egoki bat dela pentsatzen dugu eta kirola egoteko modu dibertigarri bat. Denok behar dugu musika gure bizitzan.
4. IKASKETAK: Bizitza osoa daramagu ikasten, 2 urtetatik hasi eta gaur egunera arte. Ohitura handia dugu institutuan edo unibertsitatean gaudenean ikasten ari garenataz kritikatzeko baina bizitzan egiten dugun gauzarik garrantzitsuenetakoa da. Gure etorkizuna baldintzatzen du eta guk aukeratzen dugu zer ikasi nahi dugun eta zer izan nahi dugun hemendik urte batzutara. Horretaz gain, eskolara eta unibertsitatera joatearen alde hoberenetako bat bertan aurkitzen dugun jendea eta egiten ditugun harremanak dira. Ordu asko pasatzen ditugu elkarrekin eta azkenean lagun on asko aurkitzen ditugu. Adibidez, talde honetan gaudenak ez bagenuen magisteritza aukeratu ez ginen ezagutu ere egingo eta horretan zorte handia eduki dugu.
5. KIROLA: Txikitatik jarduten dugu, gure bizitzako zatirik handiena kirola egiten pasatzen dugu, zaletasun bezala edota profesionalki. Gure gorputzaren gaitasuna eskatzen du eta helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, behar beharrezkoa da gure bizitzan osasuntsu egon nahi badugu. Kirol gehienak taldekoak izaten dira eta bertan taldekideak izateaz gain, lagunak ere badira, harremanak handitzen dira eta konfiantza lortzen da taldekideen artean bestela ekipoak ez du inongo lorpenik izango. Kirola egiteaz gain, lagunak egiteko modu bikaina da.
2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna
URRIAK 6: SAIO TEORIKOA
1. Sario teorioan egindakoaren azalpena
Klase teoriko horretan, zelatatzaile eta zelatatuen gaia landu genuen. Irakasleak "Panoptikoa" izeneko
espetxe baten ereduari buruz hitz egin zigun, Jeremy Bentham-ek diseinatutakoa. Eraikinaren erdialdean espetxeratuak behatzeko dorre bat zegoen; horren bidez zelatatzaileek zelatatuak ikusi zitzaketen, baina ez alderantziz.
Gai honeki jarraituz, taldeka jartzeko esan zigun irakasleak eta ariketa bat egin genuen: lehenengo IKT-ekin lotutako zelatatzaileak apuntatu behar genituen, eta zelatatzaile horietako bakoitzak nola zelatatzen gaituen eta horren ondorioz nola sentiarazten gaituzten azaldu.
Ondoren, denok batera zelatatzaileen taula bat bete genuen eta egoera horientzat konponbideak bilatu genituen.
NORK?
|
NOLA?
|
ERRESISTENTZIA
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia, beti irekia
edukitzea…
|
Gps mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Datu pertsonalak-guztiak
|
Asmatzea
|
Banketxeak/Kreditu txartelak
|
Datuen kontrola
|
Ahalik eta gutxien
|
Facebook
|
Datuak, noiz konektatu
|
Argazkiak ez etiketatzea
|
Whatsapp
|
Konexioen azterketa
|
Tik bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu batzuei
bakarrik erakustea…
|
Zerbitzuetako kamerak
|
Gure mugimenduak
|
…
|
Webcam (drone)
|
Sartu daitezkeelako
|
Pegatina
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa, erabilerak…
|
“Modo avión”
|
- Taula hau betetzeaz gain, bi bideo ikusi genituen:
- ¿Por qué me vigilan si no soy nadie?
Honako bideoan, Marta Peiranok gaur egun konektaturik, eta beraz kontrolpean bizi garela erraten digu, horren "errudun" nagusiak gu garela ohartaraziz. Horrez gain, Martak pribatutasuna eta anonimotasuna bultzatu nahi du eta aldi berean horri buruz pentsarazi nahi digu.
- Las redes sociales y los datos: una prespectiva crítica:
Bideo honen bidez, edozein sare sozialetan eta interneten gure datu pertsonalak jartzean edo kontu bat zabaltzean, pertsona ezezagunei eskeitzen diegun informazio guztiaz ohartarazi nahi digu, izan ere, ez dakigu gure informazio hori nork ikusi dezakeen eta zer gertatzen den horrekin.
Hala ere, egia da nahiz eta pribatutasuna gorde nahi izan, oso zaila da jakitea zenbaterainoko babesa daukagun, eta ondorioz interneten edozein mugimendu egin baino lehen ondo pentsatu eta aztertu behar dugu, hau da, analisi ideologiko egokia egin behar dugu, eta bide batez, ikasleak ere horretara bultzatu behar ditugu.
Azkenik, sare sozialei buruz hitz egiten du eta Facebook aipatzen du: "Facebook no es tu amigo, es un motor de vigilancia masiva" esaten du, eta hau saihesteko bi tresna aipatzen ditu.
2. Gelan ikusitakoarekiko gure posizionamendua eta hausnarketa.
Saio honen ondoren, benetan kontrolaturik bizi garela konturatu naiz. Ez gara ohartzen, baina momentuoro kontektaturik egoteko "beharra" sortu zaigu eta hori arazo bat bihurtzen ari da.
Egiten dugun guztia sare sozialetan kontatzeko ohitura hartu dugu, edozein momentutan eta edozein tontakeria edo objekturi argazkiak ateratzen dizkiogu.
Beste aldetik, Whatsapp-a dago. Honen bidez, egun guztian zehar konektaturik egon gaitezke eta edonork non gauden edo noiz konektatu garen kontrolatu dezake. Baina hau guztia ekiditeko moduak daude, hala nola, azken konexioa kendu, sare sozialetan pribatutasuna ezarri, igotzen ditugun argazki eta informazioarekin kontuz ibili eta pausu guztiak segurtasunez bete... Baina gaur egun, lana dela eta, ikasketak...mugikorra izatea ia "derrigorrezkoa" bilakatu da, eta ondorioz ez gara inoiz erabat deskonektaturik egonen.
3. Ikusitako guztia hezkuntzarekin erlazionatu. Gure posizionamendua irakasle moduan. Zer egin beharko genuke honekiko eskolan?
Hezkuntzarako oso baliagarriak eta onuragarriak izan daitezke IKT-ak eta internet-a orokorrean, izan ere, informazio aunitz eskura dezakegu horien bidez, lana errazten digute, lanak egiteko modu anitzak eskaintzen dizkigute eta ikaskuntza entretenituagoa egin dezakete. Baina hala ere, ikasleei internetak, IKT-ak eta aplikazio batzuek sortu ditzaketen arazoen berri eman behar diegu eta haien burua salbu izaten irakatsi, pribatutasunaren garrantzia azpimarratu eta hori lortzeko egin behar dutena irakatsi. IKT-ak kontrolatzen ikasi behar dute, zein arazo eta ondorioak ekar ditzaketen jakin eta ulertarazi.
2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena
PRAKTIKUM 1: ordezkapena
Kaixo !
Gaur goizean nire ikasgelan egon naiz egun hauetan bezala, ikasleei laguntzen eta irakaslearekin klasea eman eta laguntzen ere bai. Baina ikastolako zuzendaria etorri da eta zenbait irakaslek 14:30-16:30tara bilerak zeuzkatela esan dit, eta ondorioz praktiketakoek ordezkapenak egin beharko genituela.
Niri Haur Hezkuntzako 3 urtekoen gela bat egokitu zait, baina arratsaldean zuzenean klasean sartu beharrean, klasea baino lehenago joan naiz haurrak ezagutu eta haien tutorearekin hitz egitera; tutoreak egin beharrekoa azaldu dit eta ikasgelaren antolakuntza nolakoa den esan dit.
Ikasgela txokoetan banaturik dago: etxearen txokoa, eskulanak egitekoa, piezekin eraikitzeko eta autoekin jolasteko txokoa, marrazteko eta mahaiak dauden txokoa... Ikasleek arropa eta motxilak klasetik kanpo uzten dituzte, bakoitzak zintzilikatzeko leku bat dauka bere izena eta argazkiarekin. Klaseko paretan bi kartulina daude, etorri diren haurrak kontrolatzeko eta etxean geratu daudenak zein diren jakiteko; bertan, izenak eta argazkiak jartzen dituzte.
Umeekin egon naizen denbora horretan, lehenik ipuin bat irakurri diet eta haurrak lurrean eseri dira nire parean. Oso ongi portatu dira eta adi-adi egon dira ipuina irakurri bitartean. Gero txokoetan aritu dira, marrazten, plastilinarekin jolasten, etxean panpinekin...baina ume batzuk korrika eta gainerakoak molestatzen hasi dira eta denen arreta lortzeko abestu eta dantzatu egingo genuela esan diet. Orduan, hainbat abesti kantatu eta dantzatu ditugu, haiek nik egiten nuena kopiatzen zuten bitartean eta ondoren lurrean jarri gara eta txaloak eman bitartean "pintto-pintto" abestu dugu. Gero, ganbarara joan gara parkera ateratzeko eguraldi aproposa ez zegoelako eta azkenik, klasera bueltatu berokiak jantzi, motxilak hartu eta autobusera eta gurasoengana eraman ditut.
Irakasleak umeak errezago eramateko leku batetik bestera, soka bat erabiltzen du, denek soka horri heldu eta zintzo-zintzo ibilitzeko. Klasean berriz, koloreak erabiltzen dituzte txoko bakoitza zein den adierazteko.
Azkenik, aipatu beharreko berezitasun bat, klase horretan mutiko berezi bat dagoela da; irakasleak esan dit berezia dela, ez baitu hitz egiten eta denbora guztian egiten ari dena kontrolatu egin behar delako. Nirekin nahiko ongi portatu da, nahiz eta tarteka gauzak lurrera botatzen hasi, bere lagunek eraikitzen zituzten gauzak hautsi edo lagunak bultzatu. Baina oso maitagarria dela ere erakutsi dit, izan ere, muxuak eman dizkigu bere lagunei eta niri.
Oso esperientzia polita izan da eta gainera Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lan egiteko modua konparatu ahal izan dut.
Gaur goizean nire ikasgelan egon naiz egun hauetan bezala, ikasleei laguntzen eta irakaslearekin klasea eman eta laguntzen ere bai. Baina ikastolako zuzendaria etorri da eta zenbait irakaslek 14:30-16:30tara bilerak zeuzkatela esan dit, eta ondorioz praktiketakoek ordezkapenak egin beharko genituela.
Niri Haur Hezkuntzako 3 urtekoen gela bat egokitu zait, baina arratsaldean zuzenean klasean sartu beharrean, klasea baino lehenago joan naiz haurrak ezagutu eta haien tutorearekin hitz egitera; tutoreak egin beharrekoa azaldu dit eta ikasgelaren antolakuntza nolakoa den esan dit.
Ikasgela txokoetan banaturik dago: etxearen txokoa, eskulanak egitekoa, piezekin eraikitzeko eta autoekin jolasteko txokoa, marrazteko eta mahaiak dauden txokoa... Ikasleek arropa eta motxilak klasetik kanpo uzten dituzte, bakoitzak zintzilikatzeko leku bat dauka bere izena eta argazkiarekin. Klaseko paretan bi kartulina daude, etorri diren haurrak kontrolatzeko eta etxean geratu daudenak zein diren jakiteko; bertan, izenak eta argazkiak jartzen dituzte.
Umeekin egon naizen denbora horretan, lehenik ipuin bat irakurri diet eta haurrak lurrean eseri dira nire parean. Oso ongi portatu dira eta adi-adi egon dira ipuina irakurri bitartean. Gero txokoetan aritu dira, marrazten, plastilinarekin jolasten, etxean panpinekin...baina ume batzuk korrika eta gainerakoak molestatzen hasi dira eta denen arreta lortzeko abestu eta dantzatu egingo genuela esan diet. Orduan, hainbat abesti kantatu eta dantzatu ditugu, haiek nik egiten nuena kopiatzen zuten bitartean eta ondoren lurrean jarri gara eta txaloak eman bitartean "pintto-pintto" abestu dugu. Gero, ganbarara joan gara parkera ateratzeko eguraldi aproposa ez zegoelako eta azkenik, klasera bueltatu berokiak jantzi, motxilak hartu eta autobusera eta gurasoengana eraman ditut.
Irakasleak umeak errezago eramateko leku batetik bestera, soka bat erabiltzen du, denek soka horri heldu eta zintzo-zintzo ibilitzeko. Klasean berriz, koloreak erabiltzen dituzte txoko bakoitza zein den adierazteko.
Azkenik, aipatu beharreko berezitasun bat, klase horretan mutiko berezi bat dagoela da; irakasleak esan dit berezia dela, ez baitu hitz egiten eta denbora guztian egiten ari dena kontrolatu egin behar delako. Nirekin nahiko ongi portatu da, nahiz eta tarteka gauzak lurrera botatzen hasi, bere lagunek eraikitzen zituzten gauzak hautsi edo lagunak bultzatu. Baina oso maitagarria dela ere erakutsi dit, izan ere, muxuak eman dizkigu bere lagunei eta niri.
Oso esperientzia polita izan da eta gainera Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lan egiteko modua konparatu ahal izan dut.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)