Kaixo denoi,
Aurreko sarreran
azaldu genuen bezala, gure praktikaldian burutzeko lana honako hau zen: haur
bakoitzak bere bizitzako gauza garrantzitsuren baten argazkia atera behar zuen,
gero, taldeka jarri eta denen artean istorio bat asmatzeko. Horretarako,
ordenagailua erabili beharra zuten musika eta muntaia egiteko. Irudiak
erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu haurraren gogoak,
nahiak...adierazteko modu interesgarria delako. Praktikaldiarekin hasi ginenean
ordea, beste errealitate batekin egin genuen topo eta gure jardueran aldaketa
batzuk egin behar izan genituen. Mirarik, eskola txikian egin zituen praktikak
eta bertan gela desberdinetan egiten zituzten lanak oso lotuta zeuden. Beraz,
bere gelakoekin lan hau egiten bazuen, beste gelakoekin egiten ari ziren lanean
atzeratuko ziren. Beste aukera bat ziklo guztietakoekin egitea zen baina
ezinezkoa zen 1. mailakoekin eta 6. mailakoekin lan berdina egitea informatika
tartean sartuta, ez baitute ezagutza berdina.
Maialen Arrietari,
klasera iritsi orduko garbi utzi zioten oso gela mugitua eta zaila zela. Horren
ondorioz, irakaslea oso agobiatuta zegoen eta klase normalak emateko nahikoa
arazo izaten zituen, beraz, horrelako tailer bat aurrera eramateko arazoak
ikusi zituen eta hobe izango zela bertan ez egitea pentsatu genuen.
Liberen kasuan,
1.mailan egin zituen praktikak eta egoera ikusirik zaila ikusten zuen horren
txikiak izanik argazkiak ateratzen hastea eta gainera gogoeta bat egitea.
Maialen Ansuategiren
kasuan, arazo ekonomiko larriak zituzten haur batzuk. Beraz, ez zitzaion ondo
iruditu ariketa proposatzea, denek ezin baitzuten parte hartu.
Ariane izan zen
tailer hau aurrera eramatea lortu zuena, baina bere mailara egokituta. Hau da,
2.mailakoak zirela kontutan hartuz ordenagailuaren erabilera kendu behar izan
zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina