Bilatu blogean

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ARGAZKI ELKARRIZKETA

Gezurra dirudien arren, gaur egun errealitate faltsu batean murgildurik bizi gara. Momentua bizi eta inguratzen gaituenaz gozatu beharrean, pantaila batzuen atzean ezkutatzen gara eta benetan inporta duena ahazten dugu. Familiarekin egotea, lagunekin ongi pasatzea, mendira joan eta kirola egitea, musika entzun eta gure sormena aske uztea... ez ditugu horrelako gauzak baztertu behar. Beraz, idatzi honetan teknologiak eta aparailu hauek alde batera utzita, zer egitea gustuko dudan adieraziko dizuet argazki batzuen bidez.

1. MENDIA.
Mendi artean kokatutako herri txiki batekoa naiz eta beti gustatu izan zait mendira ibiltzera joatea. Niretzat deskonektatzeko modu bat da, aske sentitzen naiz eta paisai zoragarriez goza dezaket.





 2. LAGUNAK
Nire bizitzaren parte garrantzitsu bat. Momentu pila bat pasa ditugu elkarrekin eta oroitzapen politenetakoak beraiekin pasatakoak dira. Haien konpainiarekin ez dut deus gehiago behar, denbora oso azkar pasatzen zait eta hagitz ongi pasatzen dugu elkarrekin




 3. FAMILIA
Gaur egun, orduro gaude konektaturik; mugikorrarekin, ordenagailua... eta gero eta gutxiago egoten gara gure familiarekin solasean. Niri aunitz gustatzen zait nire familiarekin lekuak ezagutzera joatea, hitz egitea, egunean egin dudanari buruz hitz egitea... momentu horiek aprobetxatu behar ditugu.





4. DANTZA
Deskonektatzeko modurik hoberena niretzat dantza egitea da. Edozein dantza mota gustuko dut baino bereziki euskal dantzak gustuko ditut; duela urte batzuk dantza talde batean aritzen naiz (Erreka dantza taldea). Dantzaren bidez aske sentitzen naiz, aunitz animatzen dit eta hagitz ongi pasatzen dut.





5. BIDAIATZEA
Lekuak ezagutu, esperientzia berriak bizi, pertsonak ezagutu... aunitz gustatzen zait eta nahiz eta oraindik aunitz bidaiatu ez dudan, aukera dudan guztietan aprobetxatuko dut, izan ere hagitz esperientzia politak bizi daitezke.




6. MUSIKA
Musikak pozik sentiarazten nau. Egoera bakoitzean musika desberdina entzuten dut eta musikak nire eguneroko bizitzan parte hartzen du; musikarik gabe zerbait falta zaidala sentituko nuke, nire denbora pasa gustukoena baita dantzatzearekin batera.


7. ZIGA
Nire amaren herria da, 200 biztanle ingurukoa eta Baztanen kokatua. Ez da nire herria, baina hala ere kariño berezi bat diot herri honi; bertako jendea oso atsegina da, nire familia erdia bertakoa da eta herria kokatuta dagoen ingurua zoragarria da. Ahal dudan guztietan joaten naiz Zigara, lasai eta gustora sentitzen bainaiz bertan eta herri inguruko mendietara joatea gustatzen zait.



8. LIBURUAK
Munduaz deskonektatzeko beste modu bat liburuak irakurtzea da. Nire denbora librean aunitz gustatzen zait liburuak irakurtzea, istorioetan murgildu eta inguratzen nauenaz ahaztea, lekutik mugitu gabe bidaiatzeko aukera ematen baitigu irakurtzeak.