Gaur arratsaldean, Adunako eskolan
lan egiten duen irakasleetako bat etorri da magisteritzako 2.mailako ikasleoi
hitzaldi bat ematera. Bera Iñaki Pagola da, 68 ikasle dituen eskola bateko
maisua, ingelesa eta IKT-etan aditua (dominioak kudeatzeaz eta dokumentuen
segurtasunaz arduratzen da).
Eskola txikia da eta ikasleen kopurua
murritza denez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, ikasleak ez dira mailaka
sailkatzen, baizik eta kurtso desberdinetako ikasleez osatutako taldeak dituzte
(bigarren eta hirugarren mailakoak elkarrekin, lau-bost- eta seigarren
mailakoak batera…)
Eskola honetan proiektuen bitartez
egiten dute lan: ez dute testu-libururik erabiltzen, ordenagailuak, tabletak
eta mugikorrak baizik. Arlo guztiak beraz, proiektuen bitartez lantzen dira:
Matematikak ikasteko adibidez maketak
erabiltzen dituzte, neurriak ateratzeko eragiketak eginez. Azken finean, ikasi
beharreko gauza guztiak egunerokotasunean dauden egoerekin lotzen dira, gauzak
zentzu batekin ikasten dituzte eta ez buruz.
Adunako eskola, heldutasun eredua
deritzon horretan, maila aurreratuan aurkitzen da, izan ere, IKT-ak erabiltzen
dituzte edozer gauza egiteko. Eredu honetan aurkitzen diren beste bi mailak
hasierakoa eta ertaina lirateke, Euskal Herriko eskola gehienak bi hauetako
batean aurkitzen direlarik.
Google apps-ekin etengabeko
kontaktuan daude eta beraz, honek eskaintzen dituen doaineko baliabideak
erabiltzera ohituta daude, hala nola:Blogger, Drive, Calendar, Classroom, posta
elektronikoa...
Honen arira, irakasle guztiek
koaderno digitalak erabiltzen dituztela erratea garrantzitsua da (Drive eta
Sites bezalako programekin egina) eta honako gauza hauek landu eta jasotzen
dira: klase bakoitzean egingo dena, ikasleen asistentzia, jarduerak, denboralizazioa,
landutako konpetentziak, edukiak, ebaluazio irizpideak...
Bertze aldetik erran beharra dago,
eskola honetako irakasle kopurua txikia izateak elkarlana sustatzen duela, izan
ere, kuaderno digital berean idazten dute guztiek, horrela denek denon
informazioa alderatu eta konpartitu dezakete.
Bileretako aktak ere, metodologia honekin
jasotzen dituzte: egun bakoitzean iraskasle bat arduratzen da erabaki eta hitz
egindako gauzak Driven idazteaz (horrela guztien eskura gelditzen da
informazioa).
Goian aipatutako Classroom app-aren
inguruko azalpen txiki bat ere eman digu Iñakik: bertan irakasleek, egin
beharreko lanak bidaltzen dizkiete ikasleei, hauek drive-aren bidez burutu eta
igotzeko. Ondoren, irakasleak lan horiek zuzentzen ditu, vaina ez die erantzun
egokia ematen, baizik eta pistak eta laguntza emanez, ikasleek haien kabuz ikas
dezaten saiatzen dira.
Honez gain, irakasleari interesgarriak
iruditzen zaizkion linkak jartzeko ere balio du, modu honetan ikasleak
eguneratuta daude eta gauza berriak ikasteko gai dira.
Calendar-en ere, irakasleek bilerak,
ikastaroak eta gauza garrantzitsuak idazten dituzte (norbait klasera etorri ez
dela adibidez) eta ondorioz, denek izanen dute horren berri.
Bestetik, aipatu beharra dago,
Adunako eskola, Alkiza eta Berrobi eskolekin dabilela elkarlanean. Horretarako
Moodle plataforma komun bat dute, informazioa trukatu eta zein gai landuko
diren azaldu ahal izateko.
Blog-ari dagokionez, irakasleek
klasean egindako lanak zein bideoak (ingeleseko arloan egindako batzuk ikusteko
aukera izan dugu hitzaldian) igotzen dituzte eta ikasleek klase orduetan hauen
inguruko iruzkinak idazteko aukera izaten dute, haien iritzia adieraziz eta
gainontzeko lagunekin komentatuz.
Hitzaldia amaitzerakoan, Iñakik
galdera batzuk erantzun dizkigu: “proiektuak beti desberdinak direnez gero, ez
dira inoiz gauzak errepikatzen eta nagusiek txikienei laguntzen diete
eskolan”(izan da bere erantzunetako bat).
Azkenik, irakasleak aurkeztutako
Power Point-aren amaieran honako esaldi hau irakurri genezake:
"GURE USTEZ, KALEAN
EDO GIZARTEAN DAUDEN BERRIKUNTZAK ESKOLAN EGON BEHAR DUTE ETA HORTAN SAIATZEN
GARA"