Bilatu blogean

2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

IÑAKI PAGOLA: ADUNAKO ESKOLAKO IRAKASLEA



 Gaur arratsaldean, Adunako eskolan lan egiten duen irakasleetako bat etorri da magisteritzako 2.mailako ikasleoi hitzaldi bat ematera. Bera Iñaki Pagola da, 68 ikasle dituen eskola bateko maisua, ingelesa eta IKT-etan aditua (dominioak kudeatzeaz eta dokumentuen segurtasunaz arduratzen da).


Eskola txikia da eta ikasleen kopurua murritza denez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, ikasleak ez dira mailaka sailkatzen, baizik eta kurtso desberdinetako ikasleez osatutako taldeak dituzte (bigarren eta hirugarren mailakoak elkarrekin, lau-bost- eta seigarren mailakoak batera…)


 Eskola honetan proiektuen bitartez egiten dute lan: ez dute testu-libururik erabiltzen, ordenagailuak, tabletak eta mugikorrak baizik. Arlo guztiak beraz, proiektuen bitartez lantzen dira:
Matematikak ikasteko adibidez maketak erabiltzen dituzte, neurriak ateratzeko eragiketak eginez. Azken finean, ikasi beharreko gauza guztiak egunerokotasunean dauden egoerekin lotzen dira, gauzak zentzu batekin ikasten dituzte eta ez buruz.

 Adunako eskola, heldutasun eredua deritzon horretan, maila aurreratuan aurkitzen da, izan ere, IKT-ak erabiltzen dituzte edozer gauza egiteko. Eredu honetan aurkitzen diren beste bi mailak hasierakoa eta ertaina lirateke, Euskal Herriko eskola gehienak bi hauetako batean aurkitzen direlarik. 

 Google apps-ekin etengabeko kontaktuan daude eta beraz, honek eskaintzen dituen doaineko baliabideak erabiltzera ohituta daude, hala nola:Blogger, Drive, Calendar, Classroom, posta elektronikoa...

  Honen arira, irakasle guztiek koaderno digitalak erabiltzen dituztela erratea garrantzitsua da (Drive eta Sites bezalako programekin egina) eta honako gauza hauek landu eta jasotzen dira: klase bakoitzean egingo dena, ikasleen asistentzia, jarduerak, denboralizazioa, landutako konpetentziak, edukiak, ebaluazio irizpideak...
 Bertze aldetik erran beharra dago, eskola honetako irakasle kopurua txikia izateak elkarlana sustatzen duela, izan ere, kuaderno digital berean idazten dute guztiek, horrela denek denon informazioa alderatu eta konpartitu dezakete.
Bileretako aktak ere, metodologia honekin jasotzen dituzte: egun bakoitzean iraskasle bat arduratzen da erabaki eta hitz egindako gauzak Driven idazteaz (horrela guztien eskura gelditzen da informazioa).

 Goian aipatutako Classroom app-aren inguruko azalpen txiki bat ere eman digu Iñakik: bertan irakasleek, egin beharreko lanak bidaltzen dizkiete ikasleei, hauek drive-aren bidez burutu eta igotzeko. Ondoren, irakasleak lan horiek zuzentzen ditu, vaina ez die erantzun egokia ematen, baizik eta pistak eta laguntza emanez, ikasleek haien kabuz ikas dezaten saiatzen dira.
Honez gain, irakasleari interesgarriak iruditzen zaizkion linkak jartzeko ere balio du, modu honetan ikasleak eguneratuta daude eta gauza berriak ikasteko gai dira.


 Calendar-en ere, irakasleek bilerak, ikastaroak eta gauza garrantzitsuak idazten dituzte (norbait klasera etorri ez dela adibidez) eta ondorioz, denek izanen dute horren berri.

 Bestetik, aipatu beharra dago, Adunako eskola, Alkiza eta Berrobi eskolekin dabilela elkarlanean. Horretarako Moodle plataforma komun bat dute, informazioa trukatu eta zein gai landuko diren azaldu ahal izateko.

 Blog-ari dagokionez, irakasleek klasean egindako lanak zein bideoak (ingeleseko arloan egindako batzuk ikusteko aukera izan dugu hitzaldian) igotzen dituzte eta ikasleek klase orduetan hauen inguruko iruzkinak idazteko aukera izaten dute, haien iritzia adieraziz eta gainontzeko lagunekin komentatuz.

 Hitzaldia amaitzerakoan, Iñakik galdera batzuk erantzun dizkigu: “proiektuak beti desberdinak direnez gero, ez dira inoiz gauzak errepikatzen eta nagusiek txikienei laguntzen diete eskolan”(izan da bere erantzunetako bat).

 Azkenik, irakasleak aurkeztutako Power Point-aren amaieran honako esaldi hau irakurri genezake:

"GURE USTEZ, KALEAN EDO GIZARTEAN DAUDEN BERRIKUNTZAK ESKOLAN EGON BEHAR DUTE ETA HORTAN SAIATZEN GARA"




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina