Apa!
Jarduera amaitu ostean
ondorio batzuk atera ditugu. Lehenik eta behin, aipatu behar dugu
hasierako ideia ez dugula guztiz bete, izan ere, lana 5. eta 6. mailako haurrei
bideratuta zegoen baina ez genuen haiekin egiteko aukerarik eduki. Bestalde,
lanaren planteamendua ez zen oso egokia izan, ez baikenuen haurrak motibatzea
lortu. Berriro egin beharko bagenu, hainbat gauza aldatuko genituzke. Adibidez,
modu erakargarriago batean planteatzen saiatuko ginateke ariketa. Horretaz
gain, ez genuen lortu argazkirik ateratzea lanaren froga moduan. Hala ere,
jarduera polita zen eta beste irakasleei asko gustatu zitzaienez, beste geletan
ere proposatu zuten. Beraz, esan genezake lan honetatik asko ikasi dugula eta
azken emaitza nahiko ona izan dela.
Proposatutako
dekalogoari erreparatuz honako hau esan genezake:
1. Umea protagonista
eta egile sentitu behar da. Puntu hau betetzea lortu dugu, izan ere, haien
esku utzi dugu objektu baten aukeraketa egitea. Gainera, kartulinan
jartzerakoan objetuaren azalpena beraiek eman zuten.
2.Umeekin batera
tailerren gaiak adostea: hau ez dugu lortu, guk esan genielako zer egin behar zuten,
baina ez genizkien objektu konkretu baten argazkiak eskatu, baizik eta haien
gustukoa zen objektu, paisai edo gauza batenak.
3.Umeek teknologia
erabiltzea. Puntu
hau lortu dugu, azken finean hori baitzen tailerraren helburua: haurrek
teknologiak erabiliz zerbait propioa sortzea. Lehen aipaturiko arazoak direla
eta ordenagailurik ez dugu erabili baina argazki kamara berriz bai.
4.Esperientzia ez
laburbiltzea “pantaila-ume interakziora”. Puntu hau bete dugu,
haurrek ez dutelako haien lana teknologiara mugatu beste hainbat gauza egin
behar izan dituzte.
5.Lankidetza, sormena,
kritikotasuna eta ez errepikakorrak diren jarduerak ahalbidetzea. Haurren adinaren
ondorioz, ezin izan dugu puntu hau burutu.
6.Teknologiak gizartean
ematen diren gertakizunekin dialogatzeko, posizionatzeko edo transformatzeko
aukera emango du.
Puntu hau ez dugu guztiz bete baina nahiz eta gizartearekin zerikusirik duen
ezer ez den lantzen, haurrek haien lanak aurkezteko aukera izan zuten.
7.Komunitatera
orientatzea:
puntu hau lortu dugu ,izan ere, gizartearekin lotura zuzena du jarduera honek.
8.Kulturartekotasunerako
elementuak txertatzeko aukera: puntu hau ez dugu lortu betetzea, ez
zegoelako kultura desberdineko haurrik.
9.Aldarrikapenerako eta
erresistentziarako ariketak sustatzea: puntu hau ezin izan genuen mantendu, haurrak
gazteegiak zirelako eta beraien adinera moldatu behar izan genuelako jarduera.
10.Lengoai edo
generoaren araberako bazterketarik ez ematea. Lengoai edo generoaren
araberako bazterketarik ez dugu egin, denok izan baitute tratu bera tailer
honetan.
Tailerra
diseinatzerakoan puntu gehienak edo denak hartu genituen kontuan baina aurretik
aipaturiko aldaketen ondorioz ezin izan ditugu denak bete. Hala ere,
esperientzia honetatik aprobetxatuko dugu gure akatsetatik ikasteko.