Bilatu blogean

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ARGAZKI ELKARRIZKETA

Gezurra dirudien arren, gaur egun errealitate faltsu batean murgildurik bizi gara. Momentua bizi eta inguratzen gaituenaz gozatu beharrean, pantaila batzuen atzean ezkutatzen gara eta benetan inporta duena ahazten dugu. Familiarekin egotea, lagunekin ongi pasatzea, mendira joan eta kirola egitea, musika entzun eta gure sormena aske uztea... ez ditugu horrelako gauzak baztertu behar. Beraz, idatzi honetan teknologiak eta aparailu hauek alde batera utzita, zer egitea gustuko dudan adieraziko dizuet argazki batzuen bidez.

1. MENDIA.
Mendi artean kokatutako herri txiki batekoa naiz eta beti gustatu izan zait mendira ibiltzera joatea. Niretzat deskonektatzeko modu bat da, aske sentitzen naiz eta paisai zoragarriez goza dezaket.





 2. LAGUNAK
Nire bizitzaren parte garrantzitsu bat. Momentu pila bat pasa ditugu elkarrekin eta oroitzapen politenetakoak beraiekin pasatakoak dira. Haien konpainiarekin ez dut deus gehiago behar, denbora oso azkar pasatzen zait eta hagitz ongi pasatzen dugu elkarrekin




 3. FAMILIA
Gaur egun, orduro gaude konektaturik; mugikorrarekin, ordenagailua... eta gero eta gutxiago egoten gara gure familiarekin solasean. Niri aunitz gustatzen zait nire familiarekin lekuak ezagutzera joatea, hitz egitea, egunean egin dudanari buruz hitz egitea... momentu horiek aprobetxatu behar ditugu.





4. DANTZA
Deskonektatzeko modurik hoberena niretzat dantza egitea da. Edozein dantza mota gustuko dut baino bereziki euskal dantzak gustuko ditut; duela urte batzuk dantza talde batean aritzen naiz (Erreka dantza taldea). Dantzaren bidez aske sentitzen naiz, aunitz animatzen dit eta hagitz ongi pasatzen dut.





5. BIDAIATZEA
Lekuak ezagutu, esperientzia berriak bizi, pertsonak ezagutu... aunitz gustatzen zait eta nahiz eta oraindik aunitz bidaiatu ez dudan, aukera dudan guztietan aprobetxatuko dut, izan ere hagitz esperientzia politak bizi daitezke.




6. MUSIKA
Musikak pozik sentiarazten nau. Egoera bakoitzean musika desberdina entzuten dut eta musikak nire eguneroko bizitzan parte hartzen du; musikarik gabe zerbait falta zaidala sentituko nuke, nire denbora pasa gustukoena baita dantzatzearekin batera.


7. ZIGA
Nire amaren herria da, 200 biztanle ingurukoa eta Baztanen kokatua. Ez da nire herria, baina hala ere kariño berezi bat diot herri honi; bertako jendea oso atsegina da, nire familia erdia bertakoa da eta herria kokatuta dagoen ingurua zoragarria da. Ahal dudan guztietan joaten naiz Zigara, lasai eta gustora sentitzen bainaiz bertan eta herri inguruko mendietara joatea gustatzen zait.



8. LIBURUAK
Munduaz deskonektatzeko beste modu bat liburuak irakurtzea da. Nire denbora librean aunitz gustatzen zait liburuak irakurtzea, istorioetan murgildu eta inguratzen nauenaz ahaztea, lekutik mugitu gabe bidaiatzeko aukera ematen baitigu irakurtzeak.


2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

Portfolioa

Aupa!
Maialen Arrieta naiz, Elgorriagakoa (Nafarroa). 18 urte ditut eta duela urte bat hasi nintzen magisteritza ikasten EHU-n. Hau IKT irakasgaiko nire blog-a da, eta orain arteko lanetan zer egin dudan azalduko dut. Kurtsoan zehar lan desberdinak egin ditugu, batzuk indibidualki eta besteak berriz taldeka; gure taldea, Mirari Arteaga, Ariane Arrieta, Libe Alvarez, Maialen Ansuategi eta nik osatzen dugu.

Ikasgai honetan, kurtso hasieran haurtzaroko oroitzapenei buruzko hausnarketa bat egin genuen, eskolako oroitzapenak eta beste batzuk azalduz. Horren ondoren, teknologiak ekarri dituen aldaketei buruzko hausnarketa egin genuen eta horrek genero artean izan duen eragina azaldu.              
Ondotik gaitasun digitalei buruzko bideoa ikusi genuen(Jordi Adell).

Beste egun batean, gure herri edo zonaldeko txoko bereziren baten argazkiak jarri genituen (Elgorriaga, Nafarroa).                        

Klasean PLE-ri buruzko bideoa ikusi genuen (Jordi Adell) eta horrekin loturik nire PLE-ak zein diren adierazteko, Symbaloo erabili nuen. Horrez gain, taldeko PLE ere egin genuen, taldean erabiltzen genituen aplikazioak sailkatuz symbaloo batean berriro ere.

Beste alde batetik, nire bizitzako denbora lerroa egin nuen, "Capzles" aplikazioa erabiliz, txikitatik orain arteko argazkiekin.

Hori guztia egin ondotik, bakoitzak bere blogean IKT idatzi ditugun testuak aztertu ondoren, ondorio garbi batzuetara iritsi gara eta gure taldeko hausnarketa egin genuen.

Beste ariketa erakargarri eta entretenigarri bat, argazki elkarrizketa izan zen, guretzat garrantzitsuak diren gauzak adierazteko balio izan diguna, hori banaka eta taldeka ere egin genuen.

Saio teoriko batzuetan gonbidatuak izan genituen eta txarlak entzuteko aukera izan genuen, bat Amara Berriko hitzaldia izan zen eta bestea Adunako eskolako hitzaldia , Iñaki Pagolaren eskutik.

Hala ere, beste mota bateko saio teorikoak ere izan ditugu, klasean hausnartu eta hitz eginez landu ditugunak, urriak 6koa adibidez.

Gero praktikaldia izan genuen, non tailer bat prestatu behar genuen haurrekin lantzeko. Gure taldeak argazki tailer bat prestatu zuen baina ez zuen oso emaitza ona eduki.

Bukatzeko, Artefaktoarekin aritu gara lanean. Gure gaia emozioena izan da eta 6 emozio adierazi ditugu kubo baten bidez. IKT-ak sartzeko musika nahasteko programa bat erabili dugu ordenagailu baten bidez eta horrez gain bideo bat sortu dugu, non, 6 emozioekin lotura duten argazkiak azaltzen diren.

2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

IÑAKI PAGOLA: ADUNAKO ESKOLAKO IRAKASLEA



 Gaur arratsaldean, Adunako eskolan lan egiten duen irakasleetako bat etorri da magisteritzako 2.mailako ikasleoi hitzaldi bat ematera. Bera Iñaki Pagola da, 68 ikasle dituen eskola bateko maisua, ingelesa eta IKT-etan aditua (dominioak kudeatzeaz eta dokumentuen segurtasunaz arduratzen da).


Eskola txikia da eta ikasleen kopurua murritza denez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, ikasleak ez dira mailaka sailkatzen, baizik eta kurtso desberdinetako ikasleez osatutako taldeak dituzte (bigarren eta hirugarren mailakoak elkarrekin, lau-bost- eta seigarren mailakoak batera…)


 Eskola honetan proiektuen bitartez egiten dute lan: ez dute testu-libururik erabiltzen, ordenagailuak, tabletak eta mugikorrak baizik. Arlo guztiak beraz, proiektuen bitartez lantzen dira:
Matematikak ikasteko adibidez maketak erabiltzen dituzte, neurriak ateratzeko eragiketak eginez. Azken finean, ikasi beharreko gauza guztiak egunerokotasunean dauden egoerekin lotzen dira, gauzak zentzu batekin ikasten dituzte eta ez buruz.

 Adunako eskola, heldutasun eredua deritzon horretan, maila aurreratuan aurkitzen da, izan ere, IKT-ak erabiltzen dituzte edozer gauza egiteko. Eredu honetan aurkitzen diren beste bi mailak hasierakoa eta ertaina lirateke, Euskal Herriko eskola gehienak bi hauetako batean aurkitzen direlarik. 

 Google apps-ekin etengabeko kontaktuan daude eta beraz, honek eskaintzen dituen doaineko baliabideak erabiltzera ohituta daude, hala nola:Blogger, Drive, Calendar, Classroom, posta elektronikoa...

  Honen arira, irakasle guztiek koaderno digitalak erabiltzen dituztela erratea garrantzitsua da (Drive eta Sites bezalako programekin egina) eta honako gauza hauek landu eta jasotzen dira: klase bakoitzean egingo dena, ikasleen asistentzia, jarduerak, denboralizazioa, landutako konpetentziak, edukiak, ebaluazio irizpideak...
 Bertze aldetik erran beharra dago, eskola honetako irakasle kopurua txikia izateak elkarlana sustatzen duela, izan ere, kuaderno digital berean idazten dute guztiek, horrela denek denon informazioa alderatu eta konpartitu dezakete.
Bileretako aktak ere, metodologia honekin jasotzen dituzte: egun bakoitzean iraskasle bat arduratzen da erabaki eta hitz egindako gauzak Driven idazteaz (horrela guztien eskura gelditzen da informazioa).

 Goian aipatutako Classroom app-aren inguruko azalpen txiki bat ere eman digu Iñakik: bertan irakasleek, egin beharreko lanak bidaltzen dizkiete ikasleei, hauek drive-aren bidez burutu eta igotzeko. Ondoren, irakasleak lan horiek zuzentzen ditu, vaina ez die erantzun egokia ematen, baizik eta pistak eta laguntza emanez, ikasleek haien kabuz ikas dezaten saiatzen dira.
Honez gain, irakasleari interesgarriak iruditzen zaizkion linkak jartzeko ere balio du, modu honetan ikasleak eguneratuta daude eta gauza berriak ikasteko gai dira.


 Calendar-en ere, irakasleek bilerak, ikastaroak eta gauza garrantzitsuak idazten dituzte (norbait klasera etorri ez dela adibidez) eta ondorioz, denek izanen dute horren berri.

 Bestetik, aipatu beharra dago, Adunako eskola, Alkiza eta Berrobi eskolekin dabilela elkarlanean. Horretarako Moodle plataforma komun bat dute, informazioa trukatu eta zein gai landuko diren azaldu ahal izateko.

 Blog-ari dagokionez, irakasleek klasean egindako lanak zein bideoak (ingeleseko arloan egindako batzuk ikusteko aukera izan dugu hitzaldian) igotzen dituzte eta ikasleek klase orduetan hauen inguruko iruzkinak idazteko aukera izaten dute, haien iritzia adieraziz eta gainontzeko lagunekin komentatuz.

 Hitzaldia amaitzerakoan, Iñakik galdera batzuk erantzun dizkigu: “proiektuak beti desberdinak direnez gero, ez dira inoiz gauzak errepikatzen eta nagusiek txikienei laguntzen diete eskolan”(izan da bere erantzunetako bat).

 Azkenik, irakasleak aurkeztutako Power Point-aren amaieran honako esaldi hau irakurri genezake:

"GURE USTEZ, KALEAN EDO GIZARTEAN DAUDEN BERRIKUNTZAK ESKOLAN EGON BEHAR DUTE ETA HORTAN SAIATZEN GARA"




AMARA BERRI ESKOLA (AMANDO)


  

     Aurreko astean Amando, Amara Berriko IKTko arduraduna, etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera eta horren arira, taldekideok hitzaldiaren inguruko sintesi bat egiteko gelditu ginen. 

     Hasteko, Amara Berriko sistemari buruzko azalpen batzuk eman zizkigun, hobeto ulertzeko klasean duten dinamika. Txokoen bitartez egiten dute lan, eta zikloka daude bereizita ikasleak. Esaterako, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak elkarrekin daude gelan, honek lan kooperatiboa helburu duelarik. Gainera, ez dute testu libururik erabiltzen, nahiz eta liburutegia informazioa bilatzeko tresna moduan oso erabilgarria egiten zaien. Irakaslearen funtzioa pasiboagoa bihurtzen da eta haurrek lantzen dituzten proiektu guztiek dute zertarako bat. 

     Bestalde, IKTko atalean zentratuta eskolan erabiltzen diren Hedabideen inguruan hitz egin zigun eta hauen ezaugarri batzuk aipatu zizkigun:
 Lehenik, hedabide hauen helburu nagusiak eskolan egiten diren lanei zentzua ematea eta IKT-en mundua sakontzea direla esan zigun; bigarrenik,egunero dagoela Hedabideen espazioa irekita eta ikaslea guztiek parte hartzen dutela bertan; hirugarrenik, egunero bi ikasle desberdin egoten direla espazio honetan tekniko lanak egiteko eta guztira kurtso osoan zehar ikasle bakoitzak 60 ordu igarotzen dituela bertan esan zigun; eta azkenik, kate moduan egiten dela lana, ikasleek batak besteari azaltzen diolarik tresneriaren funtzionamendua.
     Honekin jarraituz, Amara Berri eskolan irratia, telebista, egunkaria eta txikiweb-a lantzen zirela aipatu zigun eta egia esan asko harritu gintuen eguneroko albisteak egunkari batean txertatzen zituztela entzuteak. Gainera, irratiari dagokionez, eskolako web orritik entzun daiteke eta baita irratian eskolatik gertu egonez gero. Telebista geletan ikus dezakete,eta haiek egiten dituzte albistegiak editatu ostean ikusten dituzte. 
Azkenik, txiweb-ean idatzi egiten dute baina lan hau 3.zikloko ikasleei dagokie.

     Hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaigun, izan ere, ezagutzen ez genuen sistema bat azaldu ziguten eta honek lagundu zigun praktiketara begira apur bat prestatzeko. 



Maialen Ansuategi, Libe Alvarez, Mirari Arteaga, Ariane Arrieta eta Maialen Arrieta.

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

IKT-en inguruko taldeko hausnarketa

ONDORIOAK

Bakoitzak bere blogean idatzi ditugun testuak aztertu ondoren, ondorio garbi batzuetara iritsi gara.

Lehenik eta behin,  esan dezakegu gure ibilbide akademikoan zehar ez dugula teknologiarekin kontaktu handirik izan,liburuekin ikasi baitugu. Gaur egun ordea, eskola gehienak  IKT-ak gehiago erabiltzen hasi dira, batez ere tablet-ak, ordenagailuak eta arbela digitalak.

Adibidez, taldekide batek batxilergoko bi urteetan liburuak erabili beharrean ordenagailua erabili zuen lan tresna moduan, drive, prezi,power point, dropbox, Word…bezelako aplikazioak erabiliz.

Denbora libreari dagokionez, aipatu behar dugu, gure garaian, gure lagunekin igaroten genuela arratsalde guztia, parkean zein herriko plazan. Beraz inguruko jendearekin sozializatzen ginen, ez baigenuen mugikorrik ezta aparatu elektronikorik ere. Gaur egungo egoera ikusita ordea, gauza asko aldatu direla hautematen dugu, eta ikusi dugu sozializazioa sare sozialen bidez ematen dela.  Haurrak pantailaren atzean ezkutatuz aurrez aurreko egoerak sahiesten dituzte.

Bestalde, generoa eta teknologiari dagokionez, “mutilen” eta “nesken” jokuak bereizten dira mundu honetan. Haurrei txikitatik erakusten zaie zein jokutan aritu behar diren, eta norbaitek ez badu hori betetzen gaizki ikusia egoten da edo baztertuta sentí daiteke, izan ere, besteek jarraitzen duten bidea ez duela jarraitzen ikustean zerbait gaizki egiten ari dela iruditzen zaio eta bere ibilbidea erakutsi dioten hortara moldatzen du.





Movenote-rekin bideoa grabatzean arazoak izan ditugu, eta ondorioz WeVideo erabili dugu; hona hemen gure ondorioen laburpen bat:









Taldeko PLE-a


Kaixo!
Hona hemen taldean erabiltzen ditugun aplikazio desberdinak:

Nire denbora lerroa

Hemen duzue nire denbora lerroa: http://www.capzles.com/5ccaa1c3-860d-44fa-9dc7-c41ac8f0b6e7